Elikagaien Bankuak hasi du udazkeneko janari bilketa

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 7a

Elikagaien Bankua, janaria biltzen, gaur. (Elikagaien Bankua)

Gaur eta bihar herriko hainbat supermerkatutan izango da Azkoitiko Elikagaien Bankua, herritarren ekarpenak eta dohaintzak jasotzen. 

Azkoitiko Elikagaien Bankuak gaur hasi du udazkeneko janari bilketa handia. Hango kideak herriko Eroski eta BM supermerkatuetan izango dira gaur eta bihar, eta herritarrek bi modutara egin ahal izango dute ekarpena: iraungitze data luzea duten produktuak (lekaleak, arroza edota pasta) hara eramanda edota bonu ekonomikoa erosita, elkarteak ondoren beharrezko produktu freskoak eros ditzan. 09:00etatik 21:00etara bitartean izango da Elikagai Bankua herritarren laguntza jasotzen. 

Aurten, 70.000 lagunek jo dute elikagai bankuetara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Iaz, tona eta erdi janari bildu zuten udazkeneko kanpainan, eta kopuruak handia badirudi ere, martxorako Gipuzkoako biltoki asko hutsik zeuden. Horregatik guztiagatik, dohaintza egitera animatu dituzte elikagai bankuetakoek herritar guztiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide