Txelo Arango margolariak 50 lan baino gehiago jarri ditu ikusgai Portaleburun

Maddi Txintxurreta 2025eko azaroaren 6a

Txelo Arango, Portaleburu aretoan. (M. Txintxurreta)

Gertuko nahiz urrutiko paisaiak oleo-pinturan jaso ditu Txelo Arango Azkoitiko margolariak. Gaur, osteguna, ireki du Portaleburu aretoan erakusketa berria, eta azaroaren 23ra arte egongo da ikusgai.

Txelo Arango margolariak erakusketa berria ireki du gaur, osteguna, Portaleburu aretoan. 50 koadro jarri ditu ikusgai, gehienak duela hamabost urte inguru egindakoak, baina baita berriagoak ere. Horiez gain, buztinkiak eta eta bestelako materialekin egindako eskultura txikiak ere jarri ditu azaroaren 23ra bitarte irekita egongo den erakusketan.

Oroz gain paisaiak jaso ditu Arangok erakusketa berria osatzen duten lanetan, gertukoak (Azkoitikoak eta Azpeitikoak, besteak beste) nahiz urrutiagokoak (Extremadurako Jerteko haranean pintatu zuen koadro bat), baina ikusleen interpretazio askea sustatzeko helburua duten lan abstraktoak ere baditu. Ohi duen eran, olio-pinturaren teknika erabili du guztietan.

Azaldu duenez, normalean, pare bat egunetan bi-hiru orduko egonaldiak egiten ditu koadroan jaso nahi dituen paisaietan, eta etxean ematen die azken ukitua bere lanei. "Zaila da, ordu berdinean joan izaten baitut bi egunetan, argia berbera izan dadin", esplikatu du.

Azkoitiko bizilagunaren erakusketa azaroaren 23ra bitartean egongo da ikusgai Portaleburu aretoan. Ostegunetan eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara artean izango da zabalik, eta larunbat zein igandetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara irekiko dute.

39 urtez Artelan arte zentroaren arduraduna izan da Txelo Arango, eta duela urtebete pasa hartu zuen erretiroa. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide