Notariotza kontuen inguruko hitzaldia antolatu du Babes Sareak etzirako

Ane Olaizola

Iciar Fernandez notarioak Notariotzako dokumentuak gaixotasun neurodegeneratiboak tartean direnen izeneko hitzaldia emango du Elkargunean. 

Azkoitiko Babes Sareak antolatuta, Notariotzako dokumentuak gaixotasun neurodegeneratiboak tartean direnen izeneko hitzaldia izango da etzi, asteazkena, Elkargunean. 

Azkoitiko notarioa den Iciar Fernandezek eskainiko du solasaldia Elkarguneko Oteiza aretoan, 18:00etan hasita. Hark gaztelaniaz emango ditu azalpenak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide