Oroimenaren Nazioarteko Eguna izango da etzi —astelehena—, eta Azkoitiko Udalak deituta, elkarretaratze isila egingo dute beste urte batez herriko "biktima guztien" memorian. Intsausti parkean dagoen Oroimenean eskulturaren aurrean elkartuko dira udal ordezkariak, eta bost minutuko isilunea egingo dute. Ana Azkoitia alkateak biktimei lore eskaintza eginda amaituko dute elkarretaratzea. Udalak herritarrei dei egiten die ekitaldira batzeko.