Sutea izan da Altzibar auzoko etxebizitza batean

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 5a

Suhiltzaileak eta anbulantzia sua piztu den etxebizitzaren aurrean. (Andoni Elduaien)

Altzibar auzoko 11 zenbakiko etxebizitza batean sua piztu da gaur eguerdian. Dagoeneko itzalduta, kontrolpean edute egoera. Udalaren arabera, suteak ez du "kalte pertsonal handirik" sortu, baina bi lagun eraman dituzte ospitalera kea arnastuta. Dagoeneko bizilagunak itzuli dira beren etxeetara.

Altzibar auzoko 11 zenbakiko etxebizitza batean sua piztu da gaur eguerdian. Dagoeneko suhiltzaileek itzali dute sua, baina kea guztiz desagerrarazteko lanean ari dira oraindik. Azkoitiko Udalak hedabide honi jakinarazi dionez, etxebizitza horretako familiako hainbat kidek "erredura txikiak" jasan dituzte eta kea arnastu dute, baina suteak ez du "kalte pertsonal handirik" eragin. Dena den, bi lagun ospitalera eraman dituzte. Udaltzainak ere bertan dira lanean. 

Polizia iturrien arabera, 12:30ean piztu da sua auzo horretako 11 zenbakiko bosgarren solairuko etxebizitza batean, eta laugarren solairura ere zabaldu da. Gainera, su hartu duen etxebizitzaren ondoko bebarruko, 9 zenbakiko, teilatuak egurrezko egitura du, eta beraz, suhiltzaileek bloke horretan ere esku hartu dute, kalteak hara ez daitezen zabaldu. Hainbat bizilagun atera dituzte beren etxeetatik sua piztu denean, baina une honetan (14:10) bizilagun guztiak itzuli dira beren etxeetara.

Suak kaltetutako etxebizitza. (A.E.)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide