Sanandresetako danborradako abestiak entzungai daude Azkoitia Gukan

Erredakzioa 2025eko azaroaren 17a

Zalduntxoak taldeko kide bat, iazko danborradan. (Arnaitz Rubio Aprea)

77. aldia izango du aurten Azkoitiko helduen danborradak, eta inoizko talde kopuru handiena bilduko da herriko kaleetan eta plazetan. Denera, hamahiru talde –iaz baino bat gehiago– eta 500 herritarretik gora elkartuko dira zapatuan. Baztarrikaldetik abiatuta, Alde Zaharrean zehar nonahi entzun ahal izango dira danbor hotsak. Azkoitia Gukak zerrenda batean bildu eta entzungai jarri ditu danborradan joko dituzten 11 abestiak.

Azkoitiko helduen danborradan parte hartzen duten danbor eta barrika jotzaileek aste honetan egingo dituzte zapatuan, hilaren 22an, egingo duten festarako azken entseguak. 77. aldia izango du aurten Azkoitiko helduen danborradak, eta urterik urte hazten ari denaren seinale, aurten ere beste talde bat gehituko da festara: Izarraitz areto futbol taldea

Danborrada 22:00etan abiatuko da Baztarrikaldetik, eta 500 lagun baino gehiagok zeharkatuko dituzte herriko kaleak eta plazak. Urtero moduan, Azkoitia Gukak SoundCloud atarian entzungai jarri ditu danborradan jo ohi diren pieza guztiak, bai kalejiran jotzen direnak, bai plazetan egiten dituzten geldialdietan jotzen dituztenak.

Iaz, San Martin martxa gehitu zuten danborradara —Azkoitia Gukaren zerrenda honetako azken abestia da—, eta hala, 11 izango dira guztira danbor jotzaileek zapatuan jo beharko dituzten piezak. Honako hauek dira danborradaren antolatzaileek Azkoitia Gukari utzitako abestiak:

San Sebastian martxa abestia

Diana abestia

Iriarena abestia

Debako martxa abestia

Umore Ona

Baleo abestia

Gazteak abestia

Hau da hau abestia

Xoxote abestia

Azkoitia abestia

San Martin martxa abestia

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide