Gukaren bi lan hautatu dituzte Tokikom sarietarako

Erredakzioa 2025eko azaroaren 3a

Olatz Mercader Intza Trula kazetariarekin, Gukaren Zarauzko egoitzan.

Tokikomek azaroaren 21an banatuko ditu urteko azalik, edukirik eta ikus-entzunezkorik onenari dagozkion sariak MUren Aretxabaletako campuseko Ideienea gune berrian.

Tokikom tokiko komunikabideen bateraguneak sariak banatuko ditu MUren Aretxabaletako campuseko Ideienea gune berrian, azaroaren 21ean. Azken urtean sortutako azalik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena nabarmenduko dituzte sariketa horretan, eta Gukaren bi lan egongo dira finalisten artean: bata, azalik onenen atalean, Zumaia Guka aldizkarian argitaratutako Eva Franco. Irudimena hegan; eta bestea, ikus-entzunezko onenen atalean, Azaroaren 25aren harira Olatz Mercader zarauztarrari egindako bideo elkarrizketa. Antolatzaileen hitzetan, "sarion helburu nagusia toki komunikabideetan egiten den eta sarritan ahaztuta geratzen den kazetaritza lan bikaina aldarrikatu eta gizarteratzea da".

Azalik onenaren saria jasotzeko hautagaia. 

Sariak banatzeaz gainera, Tokikomek aukera aprobetxatu ohi du sektorearen erronken inguruko gogoetak eta eskarmentua partekatzeko, eta aurtengoan, adimen artifiziala kazetaritzan izango da topaketan jorratuko duten gaia. Hain zuzen ere, RTVEko Urbano Garcia Alonso gonbidatu dute adimen artifizialak kazetaritzara ekarriko dituten aukerez eta arriskuez jarduteko. Canal Extremadurako zein RTVEren Extremadurako egoitzako arduradun izandakoa da bera, eta bietan jardun du albistegietako erredakzioetan digitalizazio prozesuen arduran.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide