Eñaut Larrañaga da Telmo Deun arraun elkarteko presidente berria

Juan Luis Romatet 2025eko azaroaren 3a

Eñaut Larrañaga. (Juan Luis Romatet)

Azken urtean klubeko presidente izan den Iñaki Aristiren ordez hartu du azkoitiarrak haren lekua. Zumaiako klubean hamabost urte daramatza arraunean, eta iaztik zuzendaritza batzordeko kidea ere bada.

Telmo Deun Zumaiako arraun elkarteko presidente izendatu berri dute Eñaut Larrañaga (Azkoitia, 1995). Arraunlaria da azkoitiarra, eta Zumaiako klubean hamabost urte daramatza arraunean. Iaztik, gainera, hango zuzendaritza batzordeko kidea ere bada Larrañaga.

Azkoitiarrak Iñaki Aristiren lekukoa hartu du, elkartea egiten ari den "berregituraketaren barruan". Izan ere, iazko denboraldiaren ostean arraunlariek beraiek hartu zuten Zumaiako arraun elkartearen kudeaketa, eta ordutik Aristi izan da klubeko presidente. Arraun elkarteak bazkideei bidali dien komunikatuan jasotzen denez, hark kargua utziko badu ere, elkarteko zuzendaritza batzordearen egunerokoaren parte izaten jarraituko du. Aldaketa horrek "trantsizio ordenatua" ekarriko duela ere azpimarratu du arraun elkarteak, eta trantsizio aldi horretan Larrañagak hartuko duela Aristiren lekua. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide