Lorez jantzi da hilerria Santu Guztien Egunean

Andoni Elduaien

Santu Guztien Eguna da gaur, azaroak 1, eta ohiturari jarraituz, hainbat herritar joan da  hilerrira senideei eta lagunei loreak jartzera. Azken egunetan ibili dira herritarrak joan-etorrian, eta dagoeneko kolorea hartu du Baldatxoko kanposantuak.

Domu Santu Eguna edo Santu Guztien Eguna da gaur, azaroak 1, eta gaurko egunez ohitura denari eutsiz, azkoitiar asko eta askok egin dute bisita Baldatxoko kanposantura. Goizean goizetik ibili dira herritarrak hilerrira joan-etorrian.

Batzuk, lore sortak eskuetan zituztela joan dira gaur, baina beste asko lan hori aurrez eginda zuten. Gaurko egunerako hilerria lorez, apaingarriz eta kandelaz atondu dute hildakoen sendiek; izan ere, aurreko egunetan ohi baino mugimendu handiagoa izan da han, herritar asko aritu baitira hango hilobiak garbitzen eta apaintzen. Nola nitxoak, hala hilobiak eta panteoiak, lore sorta koloretsuek dotoretu dituzte gaurko egunerako, falta direnak senideek akorduan dituzten seinale.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide