Eduki babestua

Txakur Clean: txakurren ongizatea lehen lerroan

Erredakzioa 2025eko azaroaren 10a

Txakur Clean egunero egoten da zabalik, 10:00etatik 20:00etara, eta funtzionamendu oso erraza eta erosoa du: erabiltzaileak txakurra sartzen du makinan, xanpua, garbiketa eta lehortzea aukeratzen ditu, eta garbiketa prozesu osoa automatikoki egiten da.

Txakur Clean txakurrak garbitzeko autozerbitzu automatizatu berria da. Duela hilabete zabaldu zuen Txakur Clean Jokin Gogorzak, Azkoitiko Santa Klara kaleko 1. zebakian, Galipan tabernaren ondoan. Herrian orain arte ez zegoen halako zerbitzurik, eta Txakur Clean-ek behar berritzaile bati erantzun dio: jabeek beren txakurra garbi edukitzea, modu erosoan, azkarrean eta seguruan.

Ideia berritzaileak jendearen artean harrera ona izan duela azaldu du Jokinek: "Txakurrak ondo zainduta egotea nahi dugu, eta herrian horrelako zerbitzurik ez zegoela ikusirik, txakurra garbi mantentzeko modu erraza eta erosoa eskaintzen zuen leku bat prestatzeko ideia izan nuen. Askok azaldu didate ez dutela inoiz halakorik ikusi, eta gero eta gehiago dira zerbitzua probatzera animatzen direnak".

Txakur Clean egunero egoten da zabalik, 10:00etatik 20:00etara, eta funtzionamendu oso erraza eta erosoa du: erabiltzaileak txakurra makinan sartzen du, xanpua, garbiketa eta lehortzea aukeratzen ditu, eta prozesu osoa automatikoki egiten da. "Horrela jabeek beren txakurrak garbi eta zainduta mantentzeko aukera dute, modu azkarrean eta seguruan. Gainera, norbaitek hala nahi izanez gero, 617 06 09 32 telefonora deitu dezake; hitzordua hartu eta geuk garbituko diogu txakurra. Modu honetan, etxea ez da zikintzen, ez bustitzen, eta dena eskura duzu: ur beroa, xanpua, lehorgailua... Hori guztia espazio zabal eta seguru batean".

Txakur Clean-en oinarrian txakurren ongizatea dago. Izan ere, garbiketa zerbitzuaz gain, establezimenduak pentsu eta janari naturalak ere eskaintzen ditu, etxeko animaliak modu osasungarrian elikatzeko. Era berean, kalitatezko xanpuak eta gozokiak ere eros daitezke bertan. "Gaur egungo gizartean gero eta gehiago dira txakurrak dituzten familiak, eta horiek animalien zaintza eta ongizatea lehenesten badute, Txakur Clean da erantzuna. Etorri eta proba dezatela: txakurra gustura egongo da eta jabearentzat erraza da", esan du Jokinek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide