Datorren larunbata Santu Guztien Eguna, eta beraz, jaieguna izanik, asteko azoka nagusia egun bat aurreratu dute. Hori hala, azokako ekoizleek etzi jarriko dituzte postuak Berdura Plazan, eliz atarian eta Plazaberrin, eta larunbatean ordez, egun horretan erosi ahal izango dira beraien produktuak.
