Gaizka Etxaniz bigarren, Espainiako IV. Artzain Txakur Txapelketan

Ane Olaizola 2025ko urr. 27a, 09:59

Gaizka Etxaniz, ezkerretik bigarrena, Espainiako Artzain Txakur Txapelketan. (Teruelgo Diputazioa)

Asteburuan Teruelen jokatu dute Espainiako IV. Artzain Txakur Txapelketa, eta 40 artzain lehiatu dira han. Azkoitiarrak Laster txakurrarekin egindako lanari esker lortu du bigarren postua. 

Espainiako IV. Artzain Txakur Txapelketa jokatu dute asteburuan Teruelgo Valderrobles udalerrian, Gaizka Etxaniz artzaina Laster txakurrarekin lehiatu da. Profesionalen kategorian, bigarren postua eskuratu du azkoitiarrak. Oscar Murgia arabarrak jantzi du txapela, Murguía Naru txakurrarekin egindako lanari esker. 

Bi egunetan 40 artzain bildu ditu txapelketak, eta askotariko probak eskaini dituzte horiek. Modu horretara, publikoak lehen eskutik egiaztatu ahal izan ditu txakurren abileziak eta artzaintzaren konplexutasuna.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide