Paulina Biegun mendizaleak erresilientziaz jardun du hizketan

Julene Frantzesena

Hainbat lagun Elkargunean atzo, Biegun entzuten.

Mendizale poloniarrak solasaldia eskaini zuen atzo Elkargunean, Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta. Aran bailaran izan zuen istripu baten ondorioz heriotzaren atarian izan zen Biegun, eta esperientzia hori kontatu zuen atzo jendaurrean.

Paulina Biegun mendizaleak hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Elkargunean, De la roca a la resiliencia izenburupean. Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako saioan mendizale poloniarrak Pico de la Forcanadan (Aran bailara) izandako eroriko larriaz jardun zuen hizketan; izan ere, heriotzaren atarian izan zen Espainian bizi den mendizalea istripu haren ondorioz.

Anaitasunako kideak eta Paulina Biegun –erdian- atzo Elkargunean, mendi bazkunaren bandera eskuetan. (Utzitakoa)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide