Agertu da Herrixen merkatari elkartearen hirugarren esperientzia bonuaren irabazlea: Martin Arozenak jaso du Zerber Burdindegiko saria. Hiru bonuen irabazleetatik biren izenak baino ez zituen iragarri herenegun, asteazkena, merkatari elkarteak, Zerber Burdindegiko irabazleak artean eskatu gabe baitzuen saria. Ordea, atzo, bai; Arozenak atzo aurkeztu zuen 3.853 zenbaki irabazlea, eta hori hala, hark 500 euroko balioa duen bonua jaso du.
Herrixen elkarteak aurreneko bi irabazleen izenak, Maina Mertzeria eta Talka Konponketak saltokietakoak jakinarazi zituen aurrena; Ane Olartek irabazi du Maina saltokikoa, 13.104 zenbakiarekin, eta Ane Beristainek Talka Konponketak dendakoa, 10.475 zenbakiarekin. Arozenaren izena ezagutarazita, elkarteak amaitutzat eman du esperientzia bonuen kanpaina.