Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak esperientzia bonuen hiru irabazleetako biri banatu dizkie sariak. Herrixenek Maina Mertzeria eta Talka Konponketak saltokietako irabazleei eman dizkie 500 euroko balioa duten esperientzia bonuak; Ane Olartek irabazi du Maina saltokikoa, 13.104 zenbakiarekin, eta Ane Beristainek Talka Konponketak dendakoa, 10.475 zenbakiarekin.
Irailaren 22tik urriaren 12ra bitartean Herrixen elkartearen barruko saltokietan 10 eurotik gorako erosketak egin zituzten herritarrek zozketarako txartelak jaso zituzten. Herrixenek hil honen 13an egin zuen zozketan esperientzia bonuak zozkatu zituen, hala nola erosketa bonu bat, gosariak egiteko bonu bat, ongizate bonu bat eta otordu bat egiteko bonu bat.
Bi irabazle jakinarazi ditu merkatari elkarteak, baina Zerber Burdindegiko zenbaki irabazlea ez da agertu oraindik. 10.475 da saltoki horretako zenbaki irabazlea, eta 10.407 zenbakia, ordezkoa. Herrixenek jakinarazi duenez, zenbaki irabazlearen jabeak urriaren 27ra arteko epea izango du saria jasotzeko; egun hori igarotakoan, ordezko zenbakiaren jabeak izango du saria jasotzeko lehentasuna.
