'Ahora me ves 3' eta 'The Mastermind' filmak ikusgai, datozen egunetan

Andoni Elduaien 2025eko azaroaren 26a

'Ahora me ves 3' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Ahora me ves sagaren hirugarren lana aurkeztuko dute Baztartxo antzokian, zapatuan, igandean eta astelehenean. Asteartean, berriz, Zinetogram taldeak The Mastermind filmaren zineforum saioa egingo du. Haurren filmik ez dute emango oraingoan.

Ahora me ves 3 eta The Mastermind filmak emango dituzte datozen egunetan, Baztartxo antzokian. Zapatutik asteartera bitartean izango dira film emanaldiak han. Ahora me ves 3 filma zapatuko eta igandeko 19:30ean eta asteleheneko 20:00etan emango dute. Aldiz, The Mastermind filmaren zineforum saioa astearteko 20:00etan egingo du Zinetogram taldeak. Haurrei zuzendutako film emanaldirik ez da izango aste honetan.

Ahora me ves 3 filma, izenak dioen moduan, saga horren hirugarren lana da. Ilusionisten belaunaldi berri bat du kontatzeko aurten kaleratu duten filmak; akzio nahiz ezusteko harrigarriak eta pantaila handian inoiz ikusi gabeko magia trikimailuak dituen abentura erakutsiko dute. Sagaren jatorrizko aktore zerrenda bildu dute oraingo filma osatzeko, baina, era berean, aurpegi gazteak ere batu dira proiektura.

The Mastermind filmak, berriz, lapur bilakatuko den arotz baten historia kontatuko du; arotzak lapurreta ausart bat antolatuko du. Hura eta beste bi lagun museo batean sartuko dira egun argiz, eta lau koadro lapurtuko dituzte. Dena den, lapurtutako lau obrak esku artean mantentzea zaila egingo zaio arotzari, eta iheslari bizitzan murgilduko da. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide