Baztartxo antzokian datorren igandean eta astelehenean izango dira hurrengo film emanaldiak. Batetik, helduentzako La cena filma ikusi ahal izango da; bi egunetan emango dute, igandekoa 19:30ean, eta astelehenekoa, 20:00etan. Haurrentzako filma, berriz, El mago de Ciudad Esmeralda. El camino de baldosas amarillas izango da; lan horren emanaldia igandeko 17:00etan hasiko da.
La cena filmak Espainiako Gerra Zibila amaitu eta bi astera kokatuko du ikus-entzulea. Francok afari bat eskatuko du Palace hotelean, eta teniente gazte batek, jantokiburu zorrotz batek eta sukaldaritzan adituak diren preso errepublikano talde batek prestatu beharko diote otordua hari denbora errekorrean. Dena espero bezala dioanean, menuaz gain bestelako zerbait ere prestatuko dute sukaldean.
El mago de Ciudad Esmeralda. El camino de baldosas amarillas filmak, berriz, 8 urte dituen Ellie neskatoaren istorioak kontatuko ditu. Toto bere txakur leialak eta biek Oz-eko mundu magikoan amaituko dute, Gingema sorgin gaiztoak gizakien mundua suntsitzeko konjuratu zuen tornado batek eramanda. Elliek eta bere lagun berriek Esmeralda hiriko baldosa horien gainean egingo dute bidaia; Goodwin azti handia eta beldurgarria bilatzea izango dute xede.