Azkoitiko Udalak hainbat langile hartzeko deialdia zabaldu du

Ane Olaizola 2025ko urr. 23a, 14:24

Gizarte langile bat, hiru peoi eta administrari bat hartuko ditu udalak sei hilabetez, eta interesa dutenek hilaren 31ra arte eman dezakete izena Lanbiden. 

Azkoitiko Udalak hainbat langile kontratatuko ditu datozen hilabeteetarako, Urola Erdiko enplegua sustatzeko planaren barruan eta Lanbidek diruz lagunduta. Zehazki, gizarte langile bat, hiru peoi eta administrari bat hartuko ditu, eta postu horiek bete nahi dituztenek hilaren 31ra arte eman dezakete izena. 

Gizarte langilearen eta peoiaren lanaldia osoa izango da, eta administrariarena, erdia. Kontratazio guztiak sei hilabetekoak izango dira, eta hainbat baldintza bete beharko dute langileek: gutxienez azken sei hilabeteetatik Urola Erdiko udalerriren batean erroldatuta egon beharko dute, eta hizkuntzari dagokionez, euskaraz C1 maila eduki behar behar dute; EGA edo baliokidea. 

Lanbideren webgunearen bidez eman behar da izena, ondorengo loturetan: gizarte langile posturako, hemen; peoien kontrataziorako, hemen; eta administrari lan eskaintzarako, hemen. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide