Elkarguneak jakinarazi duenez, hainbat igeriketa hitzorduk hango igerileku handiaren itxiera eragingo dute hainbat egunetan eta zenbait orduz. Igeriketa jardunaldi aketa txapelketak jokatuko dituzte datozen asteetan eta urte berriko lehen hilabeteetan Elkargunean, eta hori horrela izanda, zenbait orduz ezingo dute erabiltzaileek zerbitzuaz gozatu.
Lehen itxiera datorren zapatuan, hilak 25, izango da; 09:00etatik 12:00etara bitartean eskola kiroleko igeriketa jardunaldia egingo dute haurrek, eta horrenbestez, ordutegi horretan eskola kiroleko haurrek erabili ahal izango dute igerilekua.
Ordea, azaroan, abenduan eta datorren urteko otsailean nahiz martxoan izango diren hitzorduetan 14:00etatik 20:00etara bitartean itxiko dute igerilekua: aurten, azaroaren 22an –San Andres Saria–, azaroaren 29an –kimuen igeriketa lehiaketa– nahiz abenduaren 20an –benjaminen igeriketa lehiaketa– itxiko dute igerilekua, eta datorren urtean, otsailaren 14an –kimuen igeriketa lehiaketa– eta martxoaren 7an –benjaminen igeriketa lehiaketa–.