Bertan behera geratu da Treba Nerabeak programaren gaur arratsaldeko saioa

Andoni Elduaien 2025ko urr. 21a, 12:14

Hainbat lagun elkarri eskua ematen. (Freepik)

12 eta 16 urteko nerabeen arteko harreman sareak ziren aztertzekoa gaur arratsaldeko saioan, baina izen-emate kontuak tarteko, bertan behera utzi dute hitzordua. Datozen hitzorduetarako izen-ematea zabalduko du Gazteria sailak.

Treba Nerabeak programaren barruan gaur arratsaldean Artxamendi topalekuan egitekoa ziren saioa bertan behera utzi dute. Gazteria sailak adierazi duenez, izen-emateko kontuengatik utzi dute arratsaldeko hitzordua bertan behera.

Ongizate emozionalari lotutako zenbait saio egiten ari dira azken asteetan Artxamendi topalekuan, eta gaur, asteartea, kuadrillen arteko saltsak edo nerabeen arteko harreman sareak ziren aztertzekoa Beñat Benitez trebatzailearekin. Ordea, hitzordua ez egiteko erabakia hartu dute. Oraindik beste bi hitzordu gelditzen dira ongizate emozionalaren gaiaz, eta Gazteria sailak azaldu du aurrerantzeko hitzorduetarako izen-ematea zabalduko dute. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide