Shin-Young Lee organista korearraren emanaldia izan zen atzo, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Organo Erromantikoaren 26. Zikloaren barruan Azkoitian egin den hirugarren eta azken kontzertua izan zen atzokoa, eta herritarrek gogotik gozatu zuten. Izan ere, nazioartean ospe handia duen artista da Lee. Hark Bachen, Saint-Saiensen eta Widorren abestiak eskaini zituen atzokoan.