Emakume eta genero disidenteak bertsotan trebatzeko saioetarako izen-ematea zabalik da

Ane Olaizola

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren harira, bertsozale elkarteak eskualdeka antolatu ditu trebatze saioak, eta Urolakoak Azpeitiko Dinamoan izango dira. 

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak emakume eta genero disidenteentzako bertsotarako trebatze saioak prestatu ditu, zortzi urteren ondoren datorren urtean berreskuratuko duen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren harira.

Eskualdeka ari da gauzatzen egitasmoa, eta Urola bailarari dagozkion saioak hilaren 21ean, –datorren asteartean–, eta hilaren 31n, ostiralez, egingo dituzte Azpeitiko Dinamoa sormen gunean, 18:30ean. Bi orduko saioak izango dira. 

Interesa duen edonork izena eman dezake trebatze saioetan, eta horretarako, erniarraitz@gmail.com helbide elektronikora mezua idatzi edo 688-82 63 47 telefono zenbakira deitu behar da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide