Aretoz aldatu dute Jokin Beristainen hitzaldia

Ane Olaizola

Jokin Beristain. (Ane Olaizola)

Psikoterapeutak Elkarguneko Oteiza aretoan eskaini behar zuen solasaldia hasiera batean, baina azkenean Intsausti aretora lekualdatu dute saioa. 

Jokin Beristain psikoterapeutak eta hazkunde pertsonalean adituak Argi izpiak izeneko hitzaldien lehen saioa eskainiko du hilaren 23an Azkoitian, doluaren inguruan. Hasiera batean, Elkarguneko Oteiza aretoan zen solasaldia eskaintzekoa, baina azkenean hango Intsausti aretoan eskainiko du hitzaldia, 18:30etik 20:00etara bitartean. 

Hitzaldira joateko, aurrez izena eman behar da, 652 20 24 67 telefono zenbakira mezua bidalita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide