Maiatzaren 1ean eta 2an egingo dute hamargarrenez Holz Und Blech musika jaialdia

Andoni Elduaien

Zatibi musikari azkoitiarra, iaz, Berdura plazan. (Holz Und Blech)

Hamargarrenez ospatuko dute datorren urtean Zuhaitz Urain Zizu zena oroitzea eta omentzea xede duen musika elektronikoaren jaialdia. 

Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdia antolatzen duen lantaldeak jakinarazi du datorren urtean noiz egingo duten festibala. Maiatzaren 1ean, ostiralez, eta maiatzaren 2an, larunbatez, egingo dute 2026. urtean Zuhaitz Urain Zizu zena oroitzea eta omentzea xede duen jaialdia.

Urteurren borobila ospatuko dute, gainera, datorren urtean; izan ere, hamargarrenez egingo dute musika festibala Azkoitian, eta urtero moduan, Euskal Herriko nahiz nazioarteko disko jartzaile ezagunek eskainiko dute musika bi egun hoirietan. Lantaldea dagoeneko hasita dago hitzordua prestatzen, eta astez aste informazio gehiago emango dute sare sozialen bidez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide