Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak gaur, astelehena, egin du hiru esperientzia bonuen zozketa. Irailaren 22tik urriaren 12ra bitartean Herrixen elkartearen barruko saltokietan 10 eurotik gorako erosketak egin dituzten bezeroek txartelak jaso dituzte gaurko zozketara begira, eta merkatari elkarteak gaur bertan jakinarazi ditu zenbaki irabazleak.
Maina, Zerber eta Talka saltokietan egokitu dira hiru esperientzia bonuak. Maina mertzeriako zenbaki irabazlea 13.104 zenbakia da (13.061 da ordezko zenbakia), Zerber dendako zenbaki irabazlea 3.853 da (3.883 da ordezko zenbakia) eta Talka dendakoa 10.475 zenbakia da (10.407 da ordezko zenbakia).
Irabazleek Herrixen elkartearen barruan erabiltzeko erosketa bonu bat, gosariak egiteko bonu bat, ongizate bonu bat eta otordu bat egiteko bonu bat jasoko dituzte. Bonu sortu bakoitzak 500 euroko balioa du.