Bi autoren arteko trafiko istripua izan da Munategin

Nerea Uranga

Arratsaldeko bostak aldera gertatu da istripua Azkoitia eta Azpeitia artean, Munategi parean. Pertsona bat zauritu eta osasun langileek artatu dute.

Bi autoren arteko trafiko istripua gertatu da gaur 17:00 aldera Azkoitia eta Azpeitia artean, Munategi parean. Istripuaren ondorioz, pertsona bat zauritu da eta osasun langileek artatu dute. Anbulantziaz gainera, suhiltzaileak eta ertzainak bertaratu dira, eta errepidea garbitu bitartean, ertzainak ari dira trafikoa zuzentzen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide