Gross erremonte txapelketa irabazi du Iban Larrañagak

Maddi Txintxurreta

Iban Larrañaga erremontista, artxiboko irudi batean.

Hernaniko (Gipuzkoa) Galarreta pilotalekuan Goikoetxea bikote zuela irabazi zuen partida erremontista azkoitiarrak. 

Iban Larrañaga azkoitiarrak erremonteko Gross txapelketa irabazi zuen atzo Hernaniko Galarraga pilotalekuan jokatu zuten txapelketan. 

Lau bikote izan ziren lehian Galarraga pilotalekuan: Jabalera eta Barrenetxea IV.a, Goikoetxea V.a eta Larrañaga, Aldabe eta Juanenea eta Ezkurra II.a eta Azpiroz. Azkenean, Larrañagak nahiz Ander Goikoetxeak osatutakoak erdietsi zuten egun bakarreko lehiaketaren txapela.

Ezkurra eta Zubiri izan zituzten lehiakide bi setetara jokatu zuten finalean. 10-5eko markagailua eginda irabazi zuten lehenengo partida, eta 10-9koarekin lortu zuten garaipena bigarren setean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide