Ostegunean migratzaileen alde bilduko dira Isilune Zirkuluan

Nerea Uranga 2025ko urr. 12a, 11:00

Irailean Palestinaren alde egindako Isilune Zirkulua.

Hileko hirugarren osteguna da urriak 16, hala hitzordu berri bat jarri du egun horretarako Isilune Zirkuluak, 20:00etan, plazan. Migratzaileak itxaropen mezulari aldarri hartuta bilduko dira.

Datorren osteguna, urriak 16, hileko hirugarren osteguna izanik, Isilune Zirkuluak hitzordu berri bat zehaztu du ordurako: migratzaileak "itxaropen mezulari" direla aldarrikatzeko egingo dute urriko protesta isila. Beste behin, 20:00etan plazan elkartuko dira herritarrak, eta hari bueltak emango dizkiote isiltasunean. Ondoren, hitzartze batekin amaituko dute ekintza. 

Isilune Zirkulua bost elkartek osatzen dute: Gernika-Palestina taldea, Darahli elkartea, Marea Urdina, Loiolako Lagundia eta Azkoitiko Parrokia. 2023ko abenduan ekin zioten horiek jardunari, eta ordutik, hileko hirugarren ostegunetan elkartu ohi dira plazan giza eskubideen urraketak salatzeko eta gizatasuna plazara eramateko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide