Lau eta erdiko Azkoitiko final-laurdena Ezkurdiak irabazi du

Nerea Uranga

Gurea pilotalekuan atzo pilota jaialdia. (Andoni Elduaien)

Esku pilotako lau eta erdiko txapelketako lehen mailako eta promozio mailako final-laurdenetako partida bana jokatu dira Gurea pilotalekuan, baita txapelketaz kanpoko binakako partida bat ere.

Esku pilotako lau eta erdiko txapelketako A Serieko edo lehen mailako eta B Serieko edo promozio mailako partida bana jokatu zituzten atzo Gurea pilotalekuan.

Maila nagusiko partida Joseba Ezkurdiak irabazi zuen, Iker Larrazabalen kontra 22-19 eginda. Promozio mailako partidan, berriz, Beñat Senarrek irabazi zion Julen Egiguren Egiguren V.a pilotari azpeitiarrari, 22-20 eginda.

Txapelketetako final-laurdenez gainera, binakako pilota partida batez gozatzeko aukera izan zen atzo herriko pilotalekuan. Txapelketaz kanpoko neurketa Aitor Elordik eta Beñat Rezustak 22-8 irabazi zuten Iñaki Artolaren eta Martxel Iztuetaren kontra.

Atzo Gurea pilotalekuan jokatutako partidetako bat. (Andoni Elduaien)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide