Herritar talde batek deituta, Gazaren aurkako genozidioa salatzeko eta Israeli boikot egitea eskatzeko elkarretaratu dira gaur dozenaka herritar herriko plazan. 19:00etan hasi dute protesta, Palestinako banderak eskuetan hartuta.
Israelen eta Hamasen artean akordioa izan arren, aurretik Israelek akordioak ez dituela bete gogorarazi dute elkarretaratzea deitu duten herritarrek. Horrez gainera, Gazako genozidioaren kontra datozen egunetarako deitutako mobilizazioen berri eman dute. Urriaren 15erako sindikatuek deitutako lanuzte orokorra batetik, eta bestetik, egun horretararako Gernika-Palestina herri ekimenak herri guztietako plazetan, 19:30ean, deitutako protesta zaratatsuen berri eman dute.
Irailaren erdian hasi ziren Azkoitiko hainbat herritar Gazaren genozidioaren kontrako aldarria herriko plazara eramaten, eta harrezkero, ostegunero egin dute protesta. Gaur, osteguna, hirugarrenez elkarretaratu dira.