Udalak autobus zerbitzua eskainiko du Behobia-Donostia lasterketara joateko

Andoni Elduaien 2025ko urr. 8a, 09:35

Lasterkari hainbat Behobia-Donostia proba batean. (Behobia-Donostia)

Udalak probaren hasierara joateko autobus zerbitzua eskainiko du soilik. Dagoeneko zabalik dago izen-emate epea; Elkargunean eman beharko da. Doakoa da zerbitzua eta 55 lagunentzako lekua izango da autobusean.

Azkoitiko Udalak Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa antolatu du. Azaroaren 9an, igandez, jokatuko da proba horren 60. aldia, eta udalak lasterketaren abiapuntura joateko jarriko du autobusa, joatekoa bakarrik. 

Erakundeak azaldu duenez, dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Autobus zerbitzua doakoa da eta Elkargunean eman beharko da izena. Autobusa goizeko 07:30ean aterako da lasterketa egunean Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik. 55 plazako autobusa hartuko du udalak, eta izen-emate ordena jarraituko da eserleku guztiak bete arte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide