Bihar ere Palestinaren alde egiteko elkartuko dira plazan

Andoni Elduaien

Joan den asteko elkarretaratzeko irudia. (Ane Olaizola)

Hirugarrenez egingo dute Palestinaren aldeko elkarretaratzea, plaza nagusian. Herritar talde batek deitu ditu herritarrak protestara.

Herritar talde batek deituta, Gazaren aurkako genozidioa salatzeko eta Israeli boikot egitea eskatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar ere herriko plazan (19:00). Irailaren erdian hasi ziren hainbat lagun aldarri horiek herriko plazara eramaten, eta harrezkero, ostegunero egin dute protesta. Bihar, osteguna, egingo dute hirugarren elkarretaratzea. Protesta antolatu dutenek parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide