Organoaren eta txistuaren uztarketa, Organo Erromantikoaren Nazioarteko 26. Zikloaren bigarren emanaldian

Andoni Elduaien

Jose Ignazio Ansorena txistularia. (Txistulari.eus)

Jose Antonio Pascual organistaren eta Jose Ignazio Ansorena txistulariaren emanaldia ikusteko eta entzuteko aukera izango dute musikazaleek zapatuan, parrokian. Organo Erromantikoaren Nazioarteko 26. Zikloaren Azkoitiko aurtengo bigarren emanaldia izango da zapatukoa.

Organo Erromantikoaren Nazioarteko 26. Zikloaren Azkoitiko aurtengo bigarren emanaldia izango da etzi, zapatua, Andre Mariaren Jasokundeko parroki elizan (20:00). Bigarren emanaldi horretan bi donostiar izango dira protagonista: batetik, Jose Antonio Pascual organista, eta bestetik, Jose Ignazio Ansorena txistularia. 

Organoaren eta txistuaren arteko uztarketaren emaitza ikusteko eta entzuteko aukera izango dute musikazaleek zapatuan, parrokian. Besteak beste, Bastiaren, Francken, Ondarraren, Usandizagaren, Olaizolaren eta Ansorenaren piezak eskainiko ditu bikoteak Azkoitian.

Hona hemen bikoteak zapatuan eskainiko duten kontzertuaren egitaraua: 

  • Martxa heraldikoak (Miguel Gonzalez Bastida); moldaketa: Jose Ignazio Ansorena.
  • Hirugarren korala (Cesar Franck).
  • Aitziber (Lorenzo Ondarra).
  • Pieza sinfonikoa (Jose Maria Usandizaga).
    • Sarrera
    • Cantabile
    • Amaiera
  • Mendiko haizeak (Jose Olaizola); moldaketa: Jesus Maria Alberdi.
  • Incantation pour un jour saint (Jean Langlais).
  • Birigarroa (Isidro Ansorena); moldaketa: Guillermo Lazkano.
  • Hiru damatxo jostalari (Jose Ignazio Ansorena eta Joserra Senperena).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide