Pilotariek ekin diote Kontzejupeko Txapelketari

Ane Olaizola 2025ko urr. 7a, 11:57

Oteiza pilota elkartearen eskutik, herriko 90 pilotari inguruk parte hartuko dute San Andres egunera bitartean. Atzo, benjaminak arduratu ziren txapelketa irekitzeaz. 

Oteiza pilota elkarteak atzo hasi zuen 51. Kontzejupeko Pilota Txapelketa, benjaminen partidekin. Hain zuzen, benjaminen barruko bi multzoek — A eta B— ireki zuten aurtengo txapelketa, eta guztira, binakako bost partida jokatu zituzten jardunaldi horretan, udaletxe azpiko frontoian elkartutako herritarren aurrean. 

Honako zortzi maila hauetan banatuta eramango dute aurrera txapelketa: benjaminak, alebinak eta infantilak bina mailatan banatuta, promesak eta nagusiak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, herriko 90 bat pilotarik parte hartuko dute txapelketan, eta San Andres egunera bitartean astez aste jokatuko dituzte neurketak, egun horretan izango baitira, ohiko moduan, finalak.

Gaur infantilak A kategoriakoek jokatuko dituzte partidak 17:00etan, eta bihar alebinak A taldeko jokalarien txanda izango da, 17:45ean. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide