Mugikorrarekiko mendekotasunaren aurrean familiek zer egin dezaketen azalduko du bihar Aida Arroyok

Andoni Elduaien 2025ko urr. 7a, 09:16

Haur bat tableta batekin jolasean. (Freepik)

Ortzadar fundazioko kidea da Arroyo eta hark mugikorrak haurren artean sortzen duen mendekotasunaz eta horren aurrean familiek egin dezaketenaz hitz egingo du Elkargunean. 

Azkoitiko Udaleko Prebentzio arloak eta Jaso Burue taldeak hitzaldi bat antolatu dute biharko, asteazkena. Mugikorrak adin txikikoen artean sortzen duen mendekotasunaz eta horren aurrean familiek egin dezaketenaz hitz egingo du Aida Arroyo Ortzadar fundazioko kideak. Elkarguneko Oteiza aretoan izango da hitzaldia, 18:00etan hasita, eta herritar ororentzat irekia izango da.

"Mendekotasunak ezin dira soilik substantziekin lotu. Egun, bideo-jokoek, sare sozialek, erosketek, mugikorrak edota jokoak, besteak beste, adikzio mota berriak sortu ditu. Munduko Osasun Erakundearen arabera, lau pertsonatik batek badu jokabide-nahasmenen bat sustantziarik gabeko adikzioekin zerikusia duena", azaldu du udalak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide