Txikia IV.a azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den Euskal Herriko txapelketa nagusiaren finalera sailkatu da

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 6a, 11:27

Txikia IV.a larunbatean, Donezteben (Nafarroa). (Ibon Errazu)

Txikia IV.az gain, Iker Vicentek, Hodei Ezpeletak, Mikel Larrañagak, Xabier Zalduak eta Julen Gabirondok jokatuko dute Azkoitiko finala. Azaroaren 2an izango da finala, Gurea pilotalekuan, 12:00etan.

Larunbatean Donezteben (Nafarroa) Euskal Herriko lehenengo mailako aizkolari txapelketaren kanporaketa jokatu zuten hamar aizkolarik, tartean Mikel Larrañaga azpeitiarrak, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarrak, Eneko Otaño beizamarrak eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a aiarrak, eta Txikia eta Larrañaga sailkatu dira azaroaren 2an Azkoitian jokatuko duten finalerako. 

Larunbateko kanporaketan, Iker Vicente izan zen nagusi, Hodei Ezpeletak egin zuen bigarren, Larrañagak hirugarren, Txikiak IV.ak laugarren, Xabier Zalduak bosgarren eta Julen Gabirondok seigarren. Horiek seiek jokatuko dute finala Azkoitian. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide