Atzo arratsaldean, Organo Erromantikoaren Nazioarteko 26. Zikloaren barruko Azkoitiko lehen kontzertua eman zuen Benjamin Righetti suediarrak. Parrokiako Cavaille-Coll organoarekin, Guilmanten eta Bizeten obrak interpretatu zituen musikari gazteak, eta horiez gain, bere konposizio propioak ere eskaini zituen.
Hilaren 11n, organoa eta txistua entzungo dira parrokian, Jose Antonio Pascual organistaren eta Jose Ignazio Ansorena txistulariaren eskutik. Francken, Usandizagaren, Olaizolaren edo Langlaisen obrak bilduko ditu, besteak beste, bikote horren errepertorioak. Nazioartean ezaguna den Shin-Young Lee artista korearraren emanaldiarekin amaituko da aurtengo zikloa Azkoitian. Bach, Saint-Saens eta Widor artisten zenbait obra interpretatuko ditu korearrak.