ISBk 440 jokalarirekin egingo dio aurre 2025-2026 denboraldiari

Aitziber Arzallus 2025ko urr. 4a, 10:06

ISBk 2025-2026 denboraldirako prest dituen taldeak aurkeztu ditu Soreasu antzokian egindako ekitaldian. Intza Lizarazu presidenteak, Jokalariei zorterik onena opatzeaz gainera, eskerrak eman dizkie klubak aurrera egitea ahalbidetzen duten boluntarioei, gurasoei, erakundeei eta babesleei. 

Iraurgi saskibaloi klubak denboraldi hasierako ekitaldia egin zuen atzo arratsaldean Soreasu antzokian. Txetxu Urbietak gidatutako saioan, Intza Lizarazu klubeko presidente berria izan zen hitza hartzen aurrena. Eskerrak eman zizkien klubak aurrera egiteko euren aletxoa jartzen duten boluntario, guraso, erakunde eta babesleei, eta denboraldi berrirako zorterik onena opatu zien jokalari guztiei.

Ondoren, antzokiko agertokitik banan-banan igaro ziren klubeko talde federatuetako kideak, entrenatzaileak eta laguntzaileak. Aurten, 27 talde federatu eta 260 jokalari federatu ditu Azkoiti-Azpeitiko saskibaloi klubak, eta horiez gain, beste 180 haur ibiliko dira saskibaloi eskolan; guztira, beraz, 440 jokalari ariko dira klubean, hainbat kategoriatan banatuta.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide