Urriaren 15erako, asteazkena, Kolorez kolore ipuin musikatu saioa antolatu dute Aizkibel liburutegian, 18:15ean hasita. Naita produkzioakeko Mariano Hurtadok eta Nerea Ariznabarretak eskainiko dute hiru ipuin bilduko dituen saioa. HH5etik LH3ra arteko haurrentzako da, eta saiora joan nahi dutenek gaurtik aurrera izena emateko aukera izango dute, Liburutegira joanda edota 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.
Hiru ipuin kontatuko dituzte kontalariek eta koloreekin esperimentatuko dute saioan parte hartzen dutenek. Ametsak gauzatzeko konfiantza izatea, taldelana baloratzea eta nortasun ezberdinak balioestea landuko dituzte ipuinetan. Poesia eta umorea ere batuko dituzte, kitarraren, kontaketaren eta ilustrazioaen bidez. Saioa Igel berdea kantua abestuz bukatuko dute.