Urriko Azkoitia Guka aldizkariaren aurrerapena: La Guipuzcoanak 100 urte

Erredakzioa

Azkoitia Guka hasi da bazkideei etxez etxe urriko aldizkaria banatzen. Bertan landutako edukien artean, La Guipuzcoana autobus enpresaren mendeurrenaren harira egindako erreportajea izango da irakurgai. 

La Guipuzcoana autobus enpresak 100 urte bete ditu aurten. Azkoitia eta Donostia arteko zerbitzua 1925. urtean hasi ziren eskaintzen, baina Jose Manuel Iraetak hogei urte geroago abiatu zuen La Guipuzcoana mendeurrena betetzera eraman duen bidea. Iraetatarrek bizirik eusten diote aitonak zuen filosofiari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide