Trafiko istripua izan da Azkoitian, Elosurantz hartzeko bidegurutzearen parean. Ertzaintzak Gukari jakinarazi dionez, 16:30ean gertatu da ezbeharra. Auto bat bidetik atera da eta alboko hesia jo du. Gidaria zauritu egin da, eta Zumarragako ospitalera eraman dute.
Istripuaren lekuan izan dira Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia bat, eta itxita egon da errepidea. Ertzaintzak adierazi duenez, dagoeneko zabaldu dute errepidea (17:50), eta amaitu dituzte garbiketa lanak.