Maria Rosario Azkuek 100 urte bete ditu, eta oroigarria jaso du

Ane Olaizola 2025ko urr. 4a, 15:07

Azkoitiarrak 100 urte bete ditu gaur, eta ohi bezala, alkatearekin elkartu da, hark herriaren izenean lore-sorta eta oroigarria bana emateko. 

Maria Rosario Azkuek 100 urte bete ditu gaur, eta "herriaren izenean" zorionak emateko, Ana Azkoitia alkatea harekin bildu da. Hain zuzen, lore-sorta eta Barriken iturria irudikatzen duen oroigarri bana jaso ditu Azkuek udaletxean. Familiak lagunduta, mendeurrena bete duen herritarra "ilusioz" agertu da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide