Turismo arloko hainbat eragiletako ordezkariak Azkoitian izan dira gaur

Julene Frantzesena

Hainbat lagun gaur Kontzejupean, bisita gidatuan. (Azkoitiko Udala)

Azpeitia eta Azkoitia bisitatu dituzte gaur turismoaren sektorean aritzen diren eragile hainbatetako ordezkariek. Azkoitian, esaterako, Zu ere pilotari esperientzia turistikoa ezagutzeko aukera izan dute.

Gipuzkoako Turismo Zuzendaritzak eta Iraurgi Berritzen garapen agentziak antolatuta, Azkoitia eta Azpeitia bisitatu dituzte gaur, asteazkena, turismoaren sektorean aritzen diren hainbat eragiletako ordezkariek.

Azkoitian, esaterako, Zu ere pilotari esperientzia turistikoa ezagutzeko aukera izan dute hainbat lagunek. Herrian barrena egin dute bisita, pilota gai hartuta, eta Ander Ugartek gidatuta. Halaber, Azpeitian Mendietxe museoa bisitatzek parada izan dute, Alex Txikon mendizalearen eskutik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide