Erniarraitzek bertso afaria antolatu du azaroaren 21erako, eta dagoeneko eman daiteke hara joateko izena

Julene Frantzesena 2025ko urr. 2a, 08:25

Mikrofono batzuk, agertokian.

Errezilgo Letea jatetxean izango da bertso afaria. Sustrai Colina eta Jexux Mari Irazu ariko dira kantuan, trikitilariek lagunduta.

Erniarraitz elkarteak bertso afaria antolatu du azaroaren 21erako, ostirala. Errezilgo Letea jatetxean egingo dute hitzordua, eta Sustrai Colina eta Jexux Mari Irazu ariko dira kantuan, trikitilariek lagunduta.

Dagoeneko eman daiteke hara joateko izena, Letea jatetxean bertan, 943-81 28 87 telefono zenbakira deituta. 28 eurokoa izango da afariaren ordaina.

Erniarraitz bertsozale elkarteak 25 urte bete ditu aurten. Irailean egin zuten urtemuga ospatzeko festa, eta Gukak honako bideo erreportaje hau egin zuen jaiaren atarian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide