Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna da gaur, eta Plaza Ondo jubilatuen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu egun horren bueltan gaurko. Herriko adineko guztiei zuzenduta, luntxa ari dira egiten une honetan –12:15– Plaza Ondok Kultur Etxeko hirugarren solairuan duen egoitzan.
11:30ean hasi dira mokadua eskaintzen, eta lehen ordutik jende ugari dabil bertan. 13:00etan utziko diote pintxoak eskaintzeari; izan ere, goizeko hitzordu hori ez da izango gaurko bakarra. Arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara bitartean txokolatea ere eskainiko diete herriko adineko pertsonei.