Anaitasuna mendi bazkunak Nafarroara, Aralar ingurura, egingo du Gure Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren hurrengo irteera; izan ere, urriaren 11n, larunbatez, Auritz, Sorogain eta Urkiaga Gaina zeharkatuz 18 kilometro eta 800 metroko desnibela duen ibilaldia egingo dute mendizaleek.
Larunbat horretan, 07:00etan abiatuko dira liburutegi ondoko autobus geralekutik, eta 14:00etan hartuko dute itzulerako autobusa. Norberak eraman beharko ditu janaria eta edatekoa.
Dagoeneko eman daiteke izena irteeran, elkarteak Internetez zabaldu duen galdetegia beteta eta han zehaztutako pausoak jarraituta. Anaitasunako bazkideek hamabost euro ordainduko dute, eta gainontzekoek, hogei euro.