Argindarraren fakturak ulertzen ikasteko saioa antolatu du Plaza Ondok urriaren 29rako

Andoni Elduaien 2025ko ira. 30a, 09:02

Argiaren energiaren fakturak aztertuko dituzte saioan. (Artxiboa)

10:00etan egingo dute saioa egun horretan. Ordea, bertan parte hartu nahi dutenek Plaza Ondoren bulegoan eman beharko dute izena lehenbailehen. 

Argindarraren fakturak ulertzen ikasteko saioa antolatu du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak urriaren 29rako. Elkarteak azaldu du bere egoitzan egingo dutela saioa egun horretan, 10:00etan hasita.

Besteak beste, energia fakturetako kontzeptuak ulertzea izango da ikastaroaren helburua. Saioan parte hartu nahi dutenek, Plaza Ondoren bulegoan –Kultur Etxeko bigarren solairua– eman beharko dute izena ahalik eta lasterren.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide