Sabela betez ospatuko dute adinekoek beren eguna

Ane Olaizola

Iazko Jubilatuen Asteko ekintza bat. (Plaza Ondo)

Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta luntxa zein txokolatada prestatu ditu Plaza Ondo elkarteak, herriko adineko guztiei zuzenduta. 

Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta Plaza Ondo jubilatuen elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu eguna ospatzeko, herriko adineko guztiei zuzenduta. Goizean, luntxa egingo dute 11:30etik 13:00etara bitartean, eta arratsaldean, berriz, txokolatada izango da, 17:00etatik 19:00etara artean.

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Kultur Etxeko bigarren solairuan duen egoitzan elkartuko dira beren eguna ospatu nahi duten adinekoak. Hori horrela, bertan behera utziko dituzte egun horretako klase guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide