Elgoibarko Aiastia auzoko jaietako idi demak irabazi ditu Isidro Erretegiak

Andoni Elduaien 2025ko ira. 29a, 12:28

Isidro Erretegiko ordezkariak, atzo, saria jaso zuten unean. (Utzitakoa)

Azkoitiko uztarriak 48 plaza osatu zituen Elgoibarko Aiastia auzoko San Migel jaietan jokatutako deman. Bi plaza gutxiago egin zituen Lopategik, eta lau gutxiago, Etxetxok.

Azkoitiko Isidro Erretegiak Elgoibarko (Gipuzkoa) Aiastia auzoko sanmigeletako idi demak irabazi zituen atzo, igandea. Atzo arratsaldean jokatu zuten han dema, eta guztira, hiru uztarrik parte hartu zutek: AzkoitikoIsidro Erretegiak, Birleko (Mungia, Bizkaia) Lopategik eta Arroako (Zestoa, Gipuzkoa) Etxetxok.

Isidro Erretegiak 48 plaza osatu zituen, eta marka hori eginda lortu zuen garaipena. Bigarren Lopategi sailkatu zen, 46 plaza eta itzuli bat eginda, eta hirugarren, Etxetxo, 44 plaza eta itzuli bat osatuta. Isidro Erretegiak 1.000 euro eta mantak irabazi zituen, Lopategik 900 euro jaso zituen, eta azkenik, 800 euro Etxetxok. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide