Anaitasuna mendi bazkunak Pirinioez gozatzeko urteko bosgarren irteera egin du asteburuan. Oraingo honetan, Candanchu (Espainia) aldera jo dute hogei bat mendizalek: larunbatean Chemin de la Mature eta Astun zeharkatu zuten, bi mila metroko desnibela duen 20 kilometroko ibilbidea eginez; atzo, berriz, 730 metroko desnibela eta 13 kilometro dituen beste ibilaldi bat egin zuten Ibon de Estanesen.
Ordea, datozen asteetan ere izango da mendizaletasunaz edota ingurumenaz gozatzeko aukerarik. Anaitasuna mendi bazkunak joan den astean iragarri zuen urte amaierara bitarteko egitaraua.